jueves, 11 de mayo de 2017

Charla - Salva el suelo

Europan, urtero 1000 km karratu hormigoizko eta asfaltoko gune bihurtzen dira: egunean 500 futbol zelairen tamainako azalera. Une honetan, lur emankorra arrisku larrian dago, eta ezinbestekoa da bioaniztasuna eta lurreko espezie gehienak bizi ahal izateko.

Paulak arazo horri buruzko xehetasun guztiak ez ezik, “People 4 soil“ Europako Ekimen Herritarra ere azalduko du. Estatuko 40 erakundek eta Europako 350 erakundek baino gehiagok indarrak batu ditugu, gobernuek eta parlamentuek argi berdea eman diezaioten mehatxupeko lurrak babesteko arau bat abiarazteari.


No hay comentarios:

Publicar un comentario